Sounds of Resilience Aukeraketa: Patricia Lopez Arnaiz

otsaila
04
asteartea
19:00
2020
Betolaza

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Lehenengo hiru filmak Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu zituen eta orain, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da.

Aktoreak aukeratutako bigarren filma “Sounds of Resilience” (Xuban Intxausti, 2016, Espainia, 60′) da. Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek hainbat hiri bisitatu zituen 2016an, tartean Sarajevo. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Europa Transit taldeak eta hamar lan horiek Europa Transit bilduma osatzen dute.

Sinopsia: Maite Arroitajauregi “Mursego” euskal artista Sarajevora eta Gorazdera doa musika-pieza bat sortzera: Albinoniren adagioa du abiapuntu, Vedran Smailovic-ek (“Sarajevoko txelo-jotzaileak”) frankotiratzaileen tiroen artean jo zuena, ogia lortzeko ilaran zeudenean erail zituzten 22 zibilen omenez. Mursegok gerraren ondorioak eta Bosnia-Herzegovinako egungo egoera ezagutu ditu bertako herritarren eskutik. Emakume borrokalarien, pentsalarien, gerlari ohien, ikasleen eta musikarien lekukotzak jaso ditu, eta horiek dira Sarajevon amaieran egingo duen kontzerturako inspirazioa, soinuen bidez. Traumak gainditzeko gaitasunari eta musikaren ahalmenari buruzko dokumentala dugu hau.

Jatorrizko hizkuntza: euskara, ingelesa, bosniera