Solozabal & Pelax HIGA!

uztaila
18
asteazkena
21:00
2018
HIGA! Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketa uztailaren 16tik 19ra bitartean izango da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eskainiko da, eta alor akademikoaz gain alde ludikoagoa ere izango du; hirian zehar gauzatuko diren hainbat ekintza hartuko ditu: hitzaldiak, kontzertuak…
 
Uztailaren 18an Solozabal eta Pelax izango dira. Gasteiz eta Donostiako bi musikari hauek Bidelapurrak taldearen abestiak joko dituzte, besteak beste, kontzertu akustiko honetan.
 
HIGA! Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria eta Euskara Zerbitzuen, EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Beñat Garaiok koordinatuta Oihaneder Euskararen Etxea, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta SOAS Unibertsitatearen  laguntza ere badu.