Searching for Sugar Man Malik Bendjelloul, 2012 - Suedia, 86'

uztaila
21
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak zazpi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako hiru ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Hirugarren saioan Searching for Sugar Man filma ikusteko aukera eskainiko dugu Oihanederren. Ikus-entzunezko hau ikusleek aukeratutakoa da bozketaz.

Hona hemen sinopsia:

60ko hamarkadaren amaieran, Sixto Rodriguez, musikari misteriotsu bat, Detroiteko taberna batean bere doinu hunkigarriekin eta bere letra profetikoekin liluratuta geratu ziren bi ekoizlek aurkitu zuten. Bi disko grabatu zituzten, artista bere belaunaldiko handienetakoa bihurtuko zela sinetsita. Hala ere, arrakasta ez zen inoiz iritsi, eta abeslaria desagertu egin zen bere buruaz beste egitearen inguruko zurrumurruen erdian. Bien bitartean, diskoetako bat apartheid-aren Hegoafrikara iritsi zen eta herrialde osoan zehar zabaldu zen grabazio piratetan, Rodriguez askatasunaren eta sistemaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zuena. Handik denbora luzera, Hegoafrikako bi jarraitzaile Rodriguezekin zer gertatu zen jakin nahian ibili ziren, eta euren ikerketak aparteko istorio bat ezagutzera eraman zituen.

*Aurrerakina gaztelaniazko azpitituluekin.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko izenburua: Searching for Sugar Man
  • Urtea: 2012
  • Zuzendaria: Malik Bendjelloul
  • Herrialdea: Suedia
  • Jatorrizko hizkuntza: ingelesa (euskarazko azpitituluekin)
  • Iraupena: 86 min

BABESLEA:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira uztailaren 14tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.