Sareinak taldearen 11. urteurrena

maiatza
05
larunbata
19:00
2018

Duela 11 urte elkartzen hasi zirenetik  Sareinak taldeko kideak gustoren egiten duten gauzetako bat,  irakurri berri dituzten liburuen inguruan berba egitea da.

Eta 11 urte betetzen diren honetan, hori egiten duten hiru irakurle talde feministen esperientziak ezagutzera gonbidatzen gaituzte Sareinak taldeko literaturzaleak.

Bertan izango dira Bilboko Skolastikako Josune Muñoz, Gasteizko irakurle taldeko Malen Vilches, eta Iruñeko Katakrak egitasmoko irakurle talde feministaren partaidea den Nerea Fillat.

Bazatoz?