Sara Zozaya Eskilarapeko soinuak

azaroa
29
osteguna
19:30
2018
Falerina taberna

Sara Zozaya dugu azaroko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Donostian jaio zen eta bertan eman zituen lehen urratsak musikaren munduan Piazzolla joaz akordeoiarekin. Gerora konposaketarekin ausartu eta 12 urterekin sortu zituen bere lehen abestiak, ahotsa gitarraz lagunduta. Bere lehen kontzertuak The Roof izeneko proiektu akustikoarekin eman zituen Meltdown taldeko kideekin batera.

Orain Nerabe taldeko ahotsa da eta Toki-on izeneko diskarekin Gaztea irratiko Top 1 postura iritsi da, besteak beste. Donostiako Jazzaldian ere jo izan du.  Bien bitartean, bakarkako kontzertuak ere eman ditu Fnac-eko Musikaren Eguna edo Angel Stanich irekitzen, adibidez.

Aurki lehen bakarkako EP-a aterako du.

11 Ber Bi Festibalaren barruko ekitaldia.