Pon ta Pa

abuztua
07
igandea
13:00
2016

oihaneder2016webGasteizko jaietako txikien egunean antzerkiaren eta zirkuaren magia eta umeen munduaren koloreak batzen dituen ikuskizun dinamiko, goxoa eta sorpresaz betea eskainiko du Bapatean Zirko taldeak, Pon ta Pa.

Pon-en urte betetzearen aitzakiarekin, Pon ta Pak beraien mundu xelebrearen parte izatera gonbidatuko gaituzte. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean, bi lagunen malabare, akrobazia eta xaboi ponpen unibertsoan murgilduko gara. Eusko Labeldun gereziak, alergia sendaezinak eta erremedio magikoak. Dena da posible, zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan.

Ikuskizuna 13:00etan izango da Falerina lorategian.