Poliedro Vol. 1 Eñaut Zubizarreta "Trigger"

ekaina
24
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Batera deialdian aukeratutako hirugarren proiektua da Poliedro Vol.1, eta Eñaut Zubizarretak aurkeztuko du.

Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren, orain dela urte batzuk TRIGGER bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen.

Munduan zehar dauden txelisten eskutik berriro ere klaseak hartzen hasi, eta teknika ezberdin pila bat eskura zeudela ohartu zen. Jakintza horrek guztiak obra propioan aplikatzen hasi, eta horrela sortu zen proiektuaren oinarrietako bat: praktika.

Emaitza 19 abestiz osatutako disko bat da, forma eta kolore anitzekoa. Bertan aurki daitezke metala, post-rocka edo drum n bassa besteak beste; bakarka, kamara formatuan, zein loop eta efektu pedalekin.

Paraleloan, Euskal Herrian dagoen hutsune pedagogiko bat bete nahian, formakuntza ardatz hartuta, erabaki zuen obra guztien partiturak eta hauek interpretatu ahal izateko jarraibide metodologiko bat argitaratzea liburu formatuan, bidean ikasitakoak komunitatearekin elkarbanatzea oinarrizko premisa dela-eta. 

Proiektuan ez da bakarrik egon, lan talde zabal eta gazte bat osatu du, diseinu, grabaketa, maketazio eta bestelako lanak egiteko. Zuzenekoetara ere ez da bakarrik joango, Quico Pugès eta Jokin Garmendia izango ditu kamarako tematan aldamenean, eta Amaiur Luluaga dantzaria techno abestietan.

Lan honek Batera deialdiko Laboral kutxaren laguntza jaso du.

BABESLEA:

GONBIDAPENAK:

GONBIDAPENAK AGORTUTA

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.