Plisti Plasta Pantzart

urtarrila
03
ostirala
11:00
2020
Ur-biltegia

Gabonetan Jai programaren barruan Pantzart antzerki taldearen Plisti-Plasta ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu Oihanederren.

Sinopsia: Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute animali txikiak bertan mugitzen direla. Harago joanda, gauzak agertzen eta desagertzen dira, hala nola txotxongiloak, txoriak eta koloretako ilargiak. Ohartu gabe bezala, objektuek, panpinek eta musikak amets egitera gonbidatzen duen mundua eraikitzen dute. Ondoren, euria iristen da eta paisaia itsaso handi bihurtzen da burbuilaz beterik, airezko lore hauskorrak balira bezala.

Nori zuzendua: 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna.

Iraupena: 35 minutu

Oharrak:

  • Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
  • Emanaldia euskaraz izango da.
  • Haurrak guraso edo zaintzaileek lagunduta egon behar dira emanaldian.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da:

  • Saioa doakoa da.
  • Abenduaren 16tik aurrera Oihanederren webgunean dagoen formularioa bete beharko da (11:00ETATIK AURRERA JARRIKO DA MARTXAN).
  • Oihanederren harrerara gerturatzen denak ere izango du aukera bertan izena emateko.
  • Umeak ezinbestean helduren batek lagunduta egon behar dira.
  • Izen-emate bakoitzak ume 1 eta heldu 1entzat balioko du.
  • Heldu bakoitzak bi izen-emate egin ditzake gehienez.
  • Izena eman eta hurrengo egunetan baieztatuko da izen-ematea.

Urtarrilaren 2 eta 3an beste bi ikuskizun izango ditugu Oihanederren.

JARDUERA HONETAKO AFOROA DAGOENEKO BETE DA.