Urte berriarekin batera… Gabonetan jai etxeko txikienentzat

2019-12-04 / oihaneder

Bosgarren urtez Gabonetan jai  familia giroan euskaraz gozatzeko ekimena bueltan da. 2020ko urtarrilaren 2 eta 3an Oihanederren ur-biltegian izango ditugu Benetan be eta Pantzart konpainiak, Ezta pentsatu ere!, Plisti-Plasta eta Amilami ikuskizunak aurkeztera. Gabonetan jai Goian proiektuak antolatutako ekintzekin osatuko da. Parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 16tik aurrera webgunean jarritako formularioa beteta; Oihanederren harreran ere.

Familian gozatzeko musika, antzerkia eta ipuin kontaketa musikatuarekin estreinatuko du 2020a Oihanederrek. Ikuskizunak urtarrilaren 2an eta 3an izango dira, ur-biltegian. Saioak adin ezberdinetako umeei zuzenduta egongo dira.

Urtarrilaren 2an Benetan be! antzerki konpainiaren Ezta pentsatu ere! antzezlana egongo da, 4 urtetik aurrerako umeei zuzendua. Ostean, musika tailerra egingo dute Goianeko kideek. Hilaren 3an, Pantzart konpainiaren Plisti-Plasta ikuskizuna egongo da, 1-3 urte bitarteko haurrentzat, goizeko 11:00etan. Ondoren, 12:30etan, konpainia berak Amilami ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da:

  • Saioak doakoak dira.
  • ABENDUAREN 16AN 11:00ETATIK AURRERA Oihanederren webgunean dagoen formularioa bete beharko da.
  • Oihanederren harrerara gerturatzen denak ere izango du aukera bertan izena emateko.
  • Umeak ezinbestean helduren batek lagunduta egon behar dira.
  • Izen-emate bakoitzak ume 1 eta heldu 1entzat balioko du.
  • Heldu bakoitzak bi izen-emate egin ditzake gehienez.
  • Izena eman eta hurrengo egunetan baieztatuko da izen-ematea.

Ateak ikuskizunak hasi baino ordu laurden lehenago zabalduko dira. Hiru saioak euskaraz izango dira.

SARRERA GUZTIAK AGORTU EGIN DIRA. ESKERRIK ASKO ESKAINITAKO HARRERA BEROAGATIK!