Pauline & Juliette

urria
26
osteguna
19:30
2017

Pauline & Juliette bikotea dugu urriko Eskilarapeko soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista. Kontzertua Hor Dago! tabernan izango da.

Kanboko eta Itsasuko (Lapurdi)  bi neska gazte hauek 2014. urtean ezagutu zuten elkar. Handik gutxira elkartu eta folk musika sortzen hasi ziren.

Geroztik, euren gitarrekin eta ahotsekin hizkuntza desberdinetan (euskaraz, ingeleses eta frantsesez) kantatzen aritu dira Euskal Herriko hainbat plazatan. Egun, lehenengo diskaren grabazioan murgilduta daude.

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.