Pastoreak Eukeni Arriortua eta Puy Arrieta

urria
09
asteazkena
19:00
2019
Ortuño

Artzaintza Euskal Herrian mendetan barrena oso sustraitua izan den ogibidea da. Orain, berriz, egungo globalizazio garai honetan oso gutxik egiten dute lan honen aldeko hautua. Alabaina, gutxiengo horren artean ditugu Puy Arrieta eta Jon Etxeberria, bata arabarra eta bestea bizkaitarra hurrenez hurren, artzainak biak, Arratiako bailaran bizi direnak, eta lan honi gorputz eta arimaz emanak, hau da, bizi estilo jakin honi emanak.

Dokumental honetan gaur egun artzain izatea zer den izango dugu hizpide, hala nola euren ohiturak zein diren, transmisioa, balioak eta emakumearen papera. XXI. mendean emakume edo gizon artzaina izateak zer esan nahi duen izango dugu hizpide. “Pastoreak” izango ditugu hizpide.

Eukeni Arriortua dokumentalaren zuzendaria eta Puy Arrieta protagonista izango dira emanaldiaren osteko solasaldian parte hartzen.

Pastoreak dokumentalak emango dio hasiera aurtengo Begi-Belarri ikus-entzunezkoen zikloari, hurrengo hilabeteetan etorriko dira: Kote Camachoren Txillardegiren klika, Mattin Zeberioren Zortzi Yukon eta Ander Iriarteren Bihar dok 13, besteak beste.