[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Panpina Kamikaz kolektiboa - Erika Olaizola

martxoa
14
igandea
19:00
2021
Klaustroa

Makillajez estaltzen dut aurpegia, besteek ikus nazaten.

Panpina da nire maskara.

Aurpegiaren azpian dut gordeta aurpegia.

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan isikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpina baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpina?

Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako gaude prest hori lortzearren? Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia… Besteen begiradaren aurrean panpina izatea menpekotasun keinu bat da, ala askatasun adierazpen gorena?

Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina. Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu espaziala baliatuz, hirurak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten. Bide horretan Kulturaz kooperatibak emandako laguntza izan zuten ezinbesteko bultzada.

Oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakusten dituen lana da Panpina, baina, era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena.

Sinopsia

Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara: iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibosek maitasuna egingo du bere itzalarekin.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta aktore lana: Erika Olaizola
  • Kanpo begirada eta idazketa orokorra: Oier Guillan
  • Kartela, eskuorria eta planteamendu espaziala: Leire Arenas
  • Konpainia: Kamikaz Kolektiboa
  • Laguntzaileak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba, Azpeitiko Udala
  • Iraupena: 60 minutu

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.