[BERTAN BEHERA] Panpin hautsien dantza HATXE

maiatza
17
Igandea
20:00
Klaustroa

Oharra: Oihaneder Euskararen Etxeak egoera zail honetan, jasotako gomendioei eta aginduei jarraiki, JARDUERA GUZTIAK BERTAN BEHERA utziko ditu larrialdia baretu arte.

Seigarren urtez jarraian Oihaneder Euskararen Etxeak bat egiten du Poetak Maiatzean jaialdiarekin, eta zenbait ikuskizun antolatu ditu haiekin elkarlanean. Idoia Hernandez Toledo “HATXE” musikari errenderiarraren Panpin hautsien dantza ikuskizuna izango da lehena.

Idoia ez da bakarrik etorriko eta taulakide izango ditu Jurdana Ochoa,  Ilargi Agirre eta Peru Galbete artistak.

Ordubeteko iraupena duen kontzertua da. Baina ez da ohiko kontzertu bat. Ezta ere bakarkako kantuen segida bat. Antzerki ikuskizunen antzera hasiera eta bukaera bat du. Kantuen arteko transizioak testuekin, argiekin edota inprobisazio eta material elektroakustikoarekin landu dira. Pieza guztiek bat eginez. Horrez gain, taula gainean musikarien hiru laurdenak emakumeak dira. Bidezkoa. Beharrezkoa.

Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.