Pamir mendietan, Zetaren bidea desegiten

urria
24
asteartea
19:00
2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira.

Guatemalara, Kirgizistan eta Tajikistanera, Indiara eta Melillara hurbiltzeko aukera paregabea! Baita munduko beste hainbat txokotara ere!

Gaurkoan Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretak Tajikistan eta Kirgizistan bizikletaz zeharkatuz bizitako esperientzia hurbilduko dute Pamir mendietan, Zetaren bidea desegiten izenpean alde zaharreko Dazz tabernan (Aiztogile kalea 70)

“Tajikistan eta Kirgizistan. Gaur egun mapetan kokatzea zailak diren arren, herrialde hauetan barna zihoan garai batean Asia eta Europa arteko merkataritza-bide sare ezaguna: Zetaren Bidea”.

Orain arteko dinamikari jarraiki aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Sarburu Kultur Elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea. Aurkezpen hau GEU elkartearekin antolatu da.

Argazki erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroko bigarren solairuan.

Erakusketa ikustera eta aurkezpenetara hurbiltzen direnek Durangaldeko Garaiko landetxean gau bateko egonaldiaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 3an izango da.

Hurrengo aurkezpena:

  • Urriak 26: Guatemalako udaberri beroak. Kauldi Iriondo – Candela taberna (Judimendi)