Oskola

martxoa
22
ostirala
20:30
2019
Ortuño aretoa

Oskola Gazte Sortzaileak bekaren testuinguruan jaiotako egitasmoa da. Interneten bidez zabalduko den musika saio bat da, horretarako YouTuben beren beregi sortutako musika-kanal berri baten bitartez. Urko Saenz de Buruaga gazteak sustatutako proiektua da.

Oskola mundura azaltzeko itxaroten ari den izakia eta aukerez beteriko mundu horren arteko hesia da. Bizitzarako lehen urratsa oskol hori apurtzea da. Gure burua ezagutzera emateko lehen urratsa ere ezkutatzen gaituen oskola apurtzea da. Hori adierazi nahi du egitasmoaren izenak: musikaren munduan bere tokia aurkitzen saiatzen ari diren taldeei oskola apurtzen laguntzeko sortu da.

Gaurko emanaldian egitasmoa ofizialki aurkeztuko da eta datozeen asteetan sareratuko da.