Ogiak hizketan baleki Mamiak kolektiboa

urria
29
ostirala
19:00
2021
Ortuño

Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak eta Vital Fundazioak TopAraba egitasmoa jarri dute martxan. Kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da, eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea izan ditu helburu.

Egitasmoak otsailaren 27an eman zituen bere lehen pausoak Oihanederren egin zen egun osoko topaketan: goizean aditu ezberdinen ekarpenak jaso zituzten, eta arratsaldeko saioko laborategian kultur sortzaileek beren artean elkar ezagutu eta diziplinarteko proiektu zehatzen inguruan saretzeko aukera izan zuten.

Saretze horretatik honako egitasmoa izango da aurrera aterako dena: Mamiak kolektiboaren “Ogiak hizketan baleki” antzerki performatikoa. Diziplina ezberdinetako sei sortzailez osatuta dag Mamiak kolektiboa: Marina Suarez (zuzendari eszenikoa), Irantzu Lekue (arte zuzendaria), Josune Velez de Mendizabal (aktorea), Edu Zelaieta (gidoilaria), Ander Gondra (ikerketa historikoa) eta Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna).

Gutxi gora-behera ordu erdiko iraupena duen antzezlana urriaren 29an aurkeztuko da Oihanederren. Mamiak kolektiboko taldekideekin solasaldia egongo da egitasmoan jorratzen dituzten gaien inguruan behin egitasmoa aurkeztu ondoren.

Ogiak hizketan baleki. Gasteiz 1835-1836: hiri okupatuaren kronika bat

1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, are eta ikaragarriagoa den beste zerbait, benetan izugarria… Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.200etik gora soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote?

Mamiak kolektiboa

Mamiak kolektiboaren lehen ekoizpena da. Talde honetan diziplinartekotasuna da ardatz. Kasu honetan, kazetaritza performatikoa erabili du —modu aitzindarian, gainera— bere proposamena ikustarazteko. Zer da kazetaritza performatikoa? Ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala da. Proposamenak Gasteizko historian ezezaguna bezain latza —eta agian horregatik bereziki baztertua— izan den gertaera samin bat aztertzen du. Hainbat mito eta legenda eraiki dira horren gainean. Ailegatu zaizkigun kroniketan ebidentzia zientifiko gutxi dago. Narrazio ofizialak oraingo “fake news” fenomenotik gertuago daudela esan liteke.

Jarduera honek Artepanen eta ArTgiaren laguntza jaso du.

Babeslea:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 22tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.