Nortasuna+ Erakusketa

otsaila
01
asteartea
19:00
2022
otsaila
27
igandea
21:00
2022
1. solairua

Nortasuna+ erakusketa Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak osatu duten erakusketa da. Oihaneder Euskararen Etxeko 1. solairuan ikusgai egongo da urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra arte.

Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da.

Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz, euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunaren auziari erreparatzen dion erakusketa honetan.

12 hitzen eskulturgile batzen diren lekuan 8 hitzen gorpuzle elkartuko dira. Halaber, hurrengo hauek dira Euskal Keramikagile Garaikidea taldea osatzen duten lagunak:

  • ines gonzalez de zarate (Vitoria-Gasteiz, 1947)
  • Jabi Berasategi (Vitoria-Gasteiz, 1967)
  • Jone Urain (Mendaro, 1967)
  • Koro Martinez (Logroño, 1961)
  • Loli Pinedo (Argantzu, 1951)
  • Maite Salutregi (Eibar, 1963)
  • Ramon Berraondo (Iruña, 1955)
  • Txaro Marañon (Gasteiz, 1955)

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jai egunetan: 12:00–14:00

Horrez gain, Nortasuna+ erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko dira, artistek berek gidatuak:

Otsailak 5, 12:00 (Gonbidapenak: hemen)
Otsailak 12, 12:00 (Gonbidapenak: hemen)
Otsailak 24, 19:00 (Gonbidapenak: hemen)

ERAKUSKETAREN ESKUORRIA

OHARRAK:

  • Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.