Nömadak TX & Harkaitz Mrtz. de San Vicente

ekaina
15
osteguna
19:00
2017

Ttapa ttapa, ttaka ttaka txalaparta  jardunaldiak  IkimilikiliklikJA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruan antolatu dira.

Jardunaldien bigarren saioan ikus-entzunezkoetara egingo dugu jauzi. Ez dira ugariak instrumentu honen inguruko film-dokumentalak baina tartean badugu altxor eder bat: Nömadak TX.

2006an grabatua, dokumentalak Oreka TX taldearen munduan zeharreko musika-bidaia kontatzen du.

Soinua mugimendutik sortzen da beti. Benetako musikari batek mugitzen jakin behar du, bidaiatzen. Soinu berriak aurkituko ditu orduan. Pauso, arnas eta soinuek beste pauso, arnas eta soinu batzuekin egingo dute topo.

Nömadak Tx munduan zehar dabiltzan bi musikariren istorioa da. Soinuen bila bidaiatzen dute, eta beste herri, paisaia eta kulturetan aurkitzen dituzte, pertsonen baitan. Igorrek eta Harkaitzek bezala, horiek ere musika erabiltzen dute munduari ‘Hemen gaude, bizirik gaude, gu gara’  esateko.

Dokumentala proiektatzearekin batera Oreka Tx taldeko Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren ingurukoak kontatuko ditu.

Zuzendaria: Raúl de la Fuente.

Aktoreak: Oreka Tx (Harkaitz Mtnez. de San Vicente eta Igor Otxoa), Mikel Laboa, Bagubahi, Rappai Pootokaren, Ichou Benazza, Batbuyan Butjav, Terje Isungset, Jana Mangi, Garazi Hach Embarek, Josu Iztueta, Altai Hangai, Jayan Nair, Palani Velu, Ante Mikkel Gaup.

Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldien egitaraua: