NØGEN Kortxeak & Krispetak

ekaina
29
ostirala
21:00
2018
Vitoria-Gasteiz - Fray Zacarías Martinez kalea 2

Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloa NØGEN taldearen kontzertuarekin amaituko da. Kontzertua 21:00etan hasiko da Falerina Lorategian. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Nøgen 2016an Donostian sortutako folk pop indie musikako talde bat da. Melodia eta lelo itsaskorrak dira Nøgen taldearen bizkarrezurra.

2017. urtean hiru kantaz osatutako EP fresko batekin estreinatu zen, euskarazko eta ingelesezko doinuak nahastuz eta ukelele, gitarra, baxu, bateria eta ahots ezberdinekin jokatuz.