NI Xabi Agirre

maiatza
31
osteguna
19:30
2018
Vitoria-Gasteiz

Ni dugu maiatzeko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Ni Xabi Agirre bakarlariaren proiekturik pertsonalena da. Barren-barrenean hautsitakoari erantzuna emanez, unibertso berri ezezagunen aurkikuntza eginez, Xabi bere ahots urratuaz, hitzez eta isiltasunez baliatzen da instrumentu gutxi batzuez jantzitako pasarte intimistak aurkezteko.
Infernua ikutu eta itzuli. Sarri hondoa jotzea eta iluntasunean noraezean ibiltzea da artea eta musika birsortzeko era bakarra.

Oraingoan Xabi Agirre bakarrik etorriko da,  folk eta pop-aren eraginpean sortutako doinuak eskeintzera.

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu, Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.