Neona Belar Sounds 2021

iraila
11
larunbata
19:00
2021
Falerina

Belar Sounds musika programaren hirugarren edizioa kalitatezko musika gerturatzeko asmotan dator beste behin Falerina lorategira. 2020. urteko etenaldia eta gero, gune historikoa aisialdirako eta elkar bizikidetzarako espazioan bihurtuko da udako asteburuetan, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eskainiko baitira aire librean.

Ekainaren 26an hasi eta irailaren 11ra luzatuko den musika programa honek, lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxea eta Montehermoso Kulturunea jarri ditu elkarlanean. Guztira sei kontzertuz osatutako egitaraua antolatu dute: Voodoo Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona taldeak izango dira Falerinako oholtza gainera igoko direnak. Talde guztiak Hego Euskal Herrikoak dira, horietako bat, gasteiztarra. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

“Neona” 2021ean sortutako musika taldea da. Izen berriarekin badatoz ere, “Neona” ez da talde berria, “Natali” taldetik eratorritakoa baizik.

“Natali” 2017an sortutako proiektua da. Natali Izagirre eta Ixak Arruti elkarlanean aritu ondoren, taldea osatu eta 2019an Garate Studiosen grabatu eta ekoitzitako diskoa kaleratu zuten, “Garena” izenpean.

Ordutik kontzertuak ematen eta disko berri batean lanean ibili dira Gorka Mendizabal, Andres Insua, Oihana Rodriguez, Ixak Arruti eta Natali Izagirre. Taldearen izaera aldaketarekin bat, izena ere aldatzea beharrezkotzat hartu du taldeak, eta beraz, eraberrituta datoz “Neona” izenpean.

Lehenengo diskoko estilo ugariak jorratzen jarraitzeaz gain, kantu dantzagarriagoak egiten dabil taldea: pop, rock, funky eta beste hainbat estilo entzun ditzakezue beraien sormen lanetan. Ez dute inor hotz utziko.

GONBIDAPENAK

  • Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK

  • Jarduera hau maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek  balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

ANTOLATZAILEAK