Naturan jolasean (6-10 urte) Jolastu, sortu eta esperimentatu

iraila
22
asteazkena
17:00
2021
Falerina lorategia

Aurtengo proposamena bi egunetakoa izango da, eta sormena lantzeko bi saio eskainiko dira: lehenengoa 3-5 urte arteko umeentzat eta bigarrena 6-10 urte artekoentzat.

Naturan jolasean lantegian naturak eskaintzen dizkigun baliabideak kontuan hartuz, jolasten, sortzen eta esperimentatzen arituko gara. Hostoak eta harriak margotu, eraikuntzak sortu, artelanak egin eta beste gauza ugari egingo ditugu.

Iraileko bi asteazkenetan egingo diren saio hauetan gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da.

Tailer hau Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideek gidatuko dute.

1988. urtean hasi zinen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin dituzte euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.

Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua egiten. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dute erantzukizuna, inori itxaron gabe.

Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena! da elkartearen lelo nagusia.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.