Mugak zabalduz

urria
19
osteguna
19:00
2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira.

Guatemalara, Kirgizistan eta Tajikistanera, Indiara eta Melillara hurbiltzeko aukera paregabea! Baita munduko beste hainbat txokotara ere!

Gaurkoan  Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Mugak zabalduz izeneko aurkezpena eskainiko du Txagorritxuko Libra tabernan (Gustavo Maeztu margolariaren kalea, 4).

2017ko uztailaren 14an Estatu osoko  450 lagunek, Hegoaldeko mugan blokeaturik dauden pertsonak ikustarazteko asmoa zuen bidaia solidarioari ekin genion. Iaz Greziako errefuxiatuen kanpamendutara egin bezala, Mugak Zabalduz Karabana aurten, Europa Hegoaldeko mugarantz abiatu zen, Melillara alegia“.

Orain arteko dinamikari jarraiki aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea. Aurkezpen hau Txagorritxu auzoko ZIZTA euskara taldearekin antolatu da.

Argazki erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroko bigarren solairuan.

Erakusketa ikustera eta aurkezpenetara hurbiltzen direnek Durangaldeko Garaiko landetxean gau bateko egonaldiaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 3an izango da.

Hurrengo aurkezpenak:

  • Urriak 24:  Pamir mendietan, Zetaren bidea desegiten. Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta – Dazz taberna (Alde Zaharra)
  • Urriak 26: Guatemalako udaberri beroak. Kauldi Iriondo – Candela taberna (Judimendi)