Sei laguneko taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta lagun giroan euskaraz hitz egitera animatuko?
Mintzodromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira.
10 mahai egongo dira eta mahai bakoitzean gai baten inguruan hitz egiteko aukera egongo da. Horretarako, irudi desberdinen laguntza izango dugu.
Gainera, solasaldiak dibertigarriagoak izateko erronka bat proposatuko dizuegu, sariak eta zozketak egongo dira.
Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea
Laguntzaileak: Gasteizko Mintzalaguna, Euskaraldia, IKA, AEK, Hizkuntza Eskola Ofiziala
OHARRAK
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, aurrez izena eman behar da.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.