[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Miñan Amets Arzallus

urria
22
osteguna
19:00
2020
Ortuño

Gaurkoan Amets Arzalllus Antia hurbilduko da Oihanederrera bere nobela aurkeztera. Horrez gain, liburuaren aurkezpeneko harrera eta dinamizazio lanak Gasteizko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideek egingo dituzte.

Sinopsia:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.

Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu dira.

Hala ere, beti dago kale egiten duen norbait. Jarduera oso gustoko baduzu, zatoz, eta lekua egiten bada, aurkezpenaz gozatzeko aukera izan dezakezu.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.