Urtetan editore izan ondoren, Suak pizten direnean poemategia idatzi du Mikel Sotok bere belaunaldi politikoaren kronika poetiko bat eginez, kontzientzia politikoaren iratzartzea, borroka-urteak, atxiloketak, torturak eta kartzela kontatzen dituena, pasioz bezainbateko zintzotasunez, belaunaldi horren borrokak, porrotak zein ametsak erretratatuz.
Euskal Herrian hainbat saio egin ditu izen handiko idazle, musikari eta artistekin eta Gasteizen ere eskainiko du errezitaldia, Oihaneder Euskararen Etxean, Petti-ren zuzeneko musikak lagunduta.
Mikel Soto bera igoko da eszenatokira, Harkaitz Cano eta Irati Jimenez idazleekin, eta Galder Perez eta Ane Zabala antzerkigileekin batera.
GONBIDAPENAK:
Gonbidapenak agortuta.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.