[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Mielotxin Alan Lomax in memoriam

azaroa
27
ostirala
19:00
2020
Klaustroa

Aurreko urteetan bezala, Aitzina FOLK  musika jaialdiak bere VIII edizioan geltokia izango du Oihaneder Euskararen Etxean. Aurten Tafallako Mielotxin folk taldea hurbilduko da Gasteizko muinora.

Mielotxin taldea 2003ko udan Tafallan (Nafarroa) sortu zen, taldeko abeslari eta akordeoilaria den Iñigo Aguerriren ekimenez. Urte bat lehenago, zuzeneko emanaldi bat sortzeko asmoz, maketa bat grabatu zuen Pontevedran, bere lagun eta musikaria den Pipo Alvariño galiziarraren laguntzarekin. Asmoa Nafarroan folk musikaren ikuspegi berri bat eskainiko zuen proiektua martxan jartzea zen.

2004. urtean zehar taldea finkatuz joan zen inguruko zenbait eszena-tokietan kontzertuak eskainiz, entzuleri eta kultur programatzaileen kritika onak jasoz: Proposamen berri eta moderno bat da, baina era berean, musika tradizionalarekin lotura estua duena.

Taldeak 2017an Oiartzungo MECCA estudioetan, azken urteetan landutako kantuz osaturiko laugarren CDa grabatzen du. Hauetako konposizio batzuk 1953an Nafarroan Alan Lomaxek grabatu zituen kantuetan oinarritzen dira. Grabazio honetan, Mielotxinek bere oinarrizko erara jotzen du, hau da, bost kide izango dira joko dutenak, bi berriak izanik, Salva Tarazona perkusionista bezala eta Xabi Folch kontrabaxuan.

Mielotxin, ikuskizun honekin, etapa berri batean sartzen da. Mielotxinek Oinarin dantzariekin batera, zuzenean egindako ikuskizun berri honekin herriko musika eta modernitatea konbinazio bikaina egitea posible dela adierazten du, Mielotxinen lan berri honetan kalitate musikala, freskotasuna eta originaltasuna elkartzea lortuz.

GONBIDAPENAK

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.