Matangi Maya M.I.A. Steve Loveridge, 2018, AEB

uztaila
03
asteazkena
22:00
2019
Falerina Taberna

Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte betetzen dituen honetan, 3 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Matangi Maya M.I.A. ikus-entzunezkoa eskainiko da.

Bi hamarkadatan bildutako etxeko bideoek agerian uzten digute M.I.Aren bizitza, aurrena Londonen errefuxiatu bat zenean, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena, harrera politikorik onartzen ez duen negozio bateko izar bihurtu zenean.

Zinemagilea bokazioz, M.I.A. duela hogeita bi urte hasi zen bere bizitza eta bere ingurukoena grabatzen Londoneko hegoaldean; bere familia, jatorriz tamila, bertan errefuxiatu zen gerratik ihesi. Ondoren etorriko zen beste guztia: hip-hopa eta musika urbanoa ezagutu zituen, dokumentalista gisa aritu zen lankidetzan Elasticarekin eta berea izango den soinua eta historia bilatzeari ekin zion obsesiboki.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Steve Loveridge
  • Urtea: 2018
  • Iraupena: 90 minutu
  • Herrialdea: AEB