Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.
Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.
Margolan bat oparitzen didazu? arte garaikidean lan egiten duten hiru kolektibo artistikoetan oinarritutako dokumentala da. Beraiek artista gisa duten garrantzia aldarrikatzeaz gain, Euskal Herriko kultur sorkuntzak duen beharrizana ere azpimarratu nahi dute.
Dokumentalean zehar, disziplina ezberdinetako sorkuntza prozesuaren bidez, artista hauek hamaika gai mahaigaineratuko dituzte: arte garaikidearen egungo egoera, sormen prozesuen nondik norakoak, artearen merkatuaren gatazka, segurtasun falta eta bakardadearen sentsazioa, norberarekiko eta errealitatearekiko konpromisoa eta sormenaren munduko kristalezko sabaiaren inguruko auziak jorratuko dituzte, besteak beste.
Dokumentala ikusi ondoren, Ainhoa Urgoitia zuzendaria izango dugu Margolan bat oparitzen didazu? dokumentalari buruz hizketan.
Fitxa:
- Ekoizpena/ekoizpen exekutiboa: Bitart New Media S.L.
- Zuzendariak: Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey
- Gidoia: Ainhoa Urgoitia
- Ekoizpen zuzendaritza: Ainhoa Urgoitia
- Argazki zuzendaritza: Kenneth Oribe
- Musika: Nerea Alberdi
- Kamara laguntzaileak: Josu Trocaola, Aritz Bilbao
- Zuzeneko soinua: Fran Alonso
- Edizioa: Bittor González
- Ekoizpen laguntzaileak: Aciano Oyaga Muñoz (Alaitz), Miriam Ortega Dominguez
- Argazki finkoa: Naiara Fuente Garcia
- Materiala: Josu Trocaola
- Soinu postprodukzioak eta nahasketak: Bitart New Media S.L.
- Kolorea eta masterizazioa: Bitart New Media S.L
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 10tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.