Maoriera Imanol Miner

azaroa
14
asteazkena
19:00
2018
Ortuño aretoa

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: mapuzugun-a, maoriera,bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.

Ikasturteko bigarren hizkuntza maoriera izango da eta Imanol Miner hizkuntza teknikariak hurbilduko digu.

Parte hartzeko izena eman behar da.

Aotearoa – Zeelanda Berriko jatorrizko hizkuntza izan arren, maoriera hizkuntza gutxitua da eta biziberritzeko ahaleginetan dihardute 70eko hamarkadaz geroztik.

XVIII. mendearen azken hamarkadetan hasi ziren iristen lehen europarrak, eta hasierako urte haietan XIX. mendearen erdialdera arte, maoriera, hartu-eman desberdinetarako ohiko hizkuntza izan zen arren, gerora, kolonoen jazarpen kanpaina desberdinen bidez ia muturreraino ordezkatua izan zen. Gaur egun, 150.000 hiztun inguru dagoela kalkulatzen da (zeelandaberritar guztien % 3,75 eta maorien % 14 inguru).

Imanol Miner Aristizabal (Orereta/Errenteria, 1974) hizkuntza teknikaria lanbidez, Gizarte Antropologia masterra amaitu berri du. Besteak beste, euskara elkarteen esparruan eta sexu askapenarenean jardun izan du, eta trebatua dago, itxura batean euren artean zerikusirik ez duten esparruen arteko zubigintzan.

2003-2004 urteen artean, Aotearoa – Zeelanda Berrian egindako urtebeteko egonaldian, maorieraren biziberritze prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen; iazko abenduan itzuli zen antipodetara, hamalau urteko bilakaeraren berri bertatik bertara jasoz.

Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat etaUPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

  • Hitz Adina Mintzo:

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina MintzoBeñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.

  • 2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak:

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).

Hurrengo saioak:

 

  • Urtarrilak 16, asteazkena: Bretoiera
    • Metig Jakez-Vargas kazetaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Otsailak 20, asteazkena:Hassaniera
    • Elyem Chej Gizarte Hirigintzako teknikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Martxoak 20, asteazkena: Parmera
    • Sara Agnetti fisioterapeuta
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Apirilak 10, asteazkena:Lemkera
    • Jon Mikel Intsausti informatikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen