Maider Zabalegi dugu urriko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.
Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon da Maider Zabalegi eta aurreko urtean bere bakarkako lehen lana estreinatu zuen: “Zuei”.
Alaitz Telletxearekin batera egindako bidaia arrakastatsua atzean utzirik; bakarrik, baina ongi lagunduta, ekin dio berriro diskogintzari eta zuzeneko agerpenari, balio handiak dituen diska batekin. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkezten dizkigu bertan.
Oiartzungo konposatzaile-kantaria sentimendu garbien isla eta pizgarri da, era berean.