[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Maialen Aristegi Egin Leku! musika deialdia

martxoa
04
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Egin leku! musikari hasiberrientzako deialdiko laugarren proposamena duzue Maialen Aristegirena (Lasarte-Oria, 2000), eta bere burua aurkezteko eskatu genionean hitz hauek idatzi zizkigun:

Maialen Aristegi Letamendia naiz, hogei urte ditut eta Lasarte-Orian jaio nintzen. Nire ametsa musikatik bizitzea da, behintzat ahalegintzea. Ametsa egia bihurtzeko asmoz, gitarra jotzen ikasten hasi eta kantuak egiteko adina ikasi ostean, kantuak sortzeari ekin diot. Oraingoz zortzi kantu konposatu ditut. Oro har, giza-harremanetan gertatzen diren istorioak azaleratzen dira nire kantuetan, edonori gerta dakizkiokenak. Unean unekoa bizitzea atsegin dut, baina etorkizunera begira kantuak sortzen eta zuzenekoak eskaintzen jarraitzeko asmoa dut, egunen batean disko bat grabatzeko esperantzarekin”.

Maialen Aristegi Gasteizen ari da ikasten, eta duela gutxi kontzertua eman du Jimmy Jazz areto ezagunean EHUkultura eta Arabako Errektoreordetzak “MUSIVERSIKAUnibertsitate Musikaren III. lehiaketaren finalaren harira.

Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.