Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal Kikol Grau, 2020 - Espainia - 71’

uztaila
22
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Kikol Grauk zuzendutako Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu.

Kikol Grauk grabatutako eta Interneten bilatutako gauzekin egindako filma da hau. Euskal Herriko garaiko punk taldeei buruzko errepaso paregabea eta azkarra. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Baldin Bada, Potato, Delirium tremens, Naste Borraste,  Hertzainak, Soziedad alkoholika, Tijuana in blue, Barricada eta Lendakaris muertos, beste askoren artean.

Kikol Grau

Historian graduatua Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Modu erabat independentean lan egin zuen TVEko “Metropolis” saioan, musika eta kultura arloko saioak eginez.

Orain arte hamar film dokumental-esperimental egin ditu, eta horietan historiarekiko, musikarekiko eta politikarekiko interesa garatzen jarraitu ahal izan du.

Bere asmoa espainiar estatuko punkaren historiari buruzko film batzuk bukatzea da. Eskorbuto (Las más macabras de las vidas), Cicatriz (Inadaptados) eta La Polla Records (No somos nada) trilogiari, Euskal Herriko laugarren honek jarraitzen dio: Euskadi y Tal. Aurrekoak Espainiako eta nazioarteko jaialdietan ibilbide handia izan duten lanak dira, besteak beste, Donostiako Dock of the Bay eta Mexiko Hiriko Barruti Zinemaldian aurkeztu dira. Bosgarrena Bartzelonakoa da eta beste bat falta da, seigarrena eta azkena, Madrilekin eta beste guztiekin.

2018an Bartzelonako Virreina Centre de la Imatge-n berak egindako lanari buruzko erakusketa antologiko bat erakutsi zen, Dame Pank eta Dime Tonto izenekoa. Erakusketaren baitan, Los demenciales chicos acelerados. Bartzelona y alrededores estreinatu zen. Bere jaioterriko punk eszenari buruzkoa da, 80 eta 90eko hamarkadetan.

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira, uztailaren 16tik aurrera:

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.