BATERA, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da Loa loa, laguna egitasmoa:
Loa loa, laguna jakintza-alorreko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera.
Zazpi kantaren bertsioak egin dira eta disko bat osatu. Kantei lotutako bideoklipak ere egin dira eta zuzeneko ekitaldian proiektatuko dira kantaldiarekin batera.
“…errekara ni noiala
topa neban mingain bat
kendu neutzan ezpain bat
ipini neutzan beste bat…”
Ditugun imaginario kolektiboen transformazio bat eskaintzen duen esperientzia hau gozatu nahi?
Lan honek Batera deialdiko Gauekoak programaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza jaso du.
Babesleak:
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak GONBIDAPEN BAKARRA eskatu dezake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 16tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.