L’Image manquante Rith Panh, 2013, Frantzia/Kanbodia

azaroa
08
asteartea
18:45
2016

L'image manquanteZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.

Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmeen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

Gaurkoan, urritik abendura bitartean munduko gatazkak protagonista dituen blokearen barruan, “L’Image manquante” (Rith Panh, 2013, Frantzia/Kanbodia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Pol Poten Kanbodiako erregimen komunistan, milaka pertsonei euren lurrak kendu zizkieten eta soroetan lan egitera behartuak izan ziren. Diktadurak matxinatzeko susmagarria izan zitekeen edonor erail eta torturatu egin zuen, eta honela, tortura eta exekuzioak ohiko kontu bilakatu ziren arau hauste txikienaren ondorioz. Rith Panh zuzendariaren familiarrak banan banan desagertzen joan ziren. Zuzendariak garai horretako istorioa kontatzeko garaiko irudiak bilatu zituen, baino ez zuen ezer aurkitu. Ondorioz, irudimen jausi kementsu bat eginez, historia narrazioaren gainean jarrita dauden buztinez eginiko irudiak erabiliz antzeztua dago.

Filmazpit_esk_2 Filmazpit_esk_1Bigarren blokean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeen txanda izango da, urtarriletik martxora bitartean. Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.