Lemkera Jonmikel Intsausti

apirila
10
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteko azken hizkuntza lemkera izango da.  Jonmikel Intsaustik aurkeztuko du.

Parte hartzeko izena eman behar da. Saioak 5 €ko prezioa du.

Lemkoak Polonia hego-ekialdean, Eslovakian eta Ukrainan bizi diren etnia eslaviar bat dira. Euren hizkuntza, lemkera, ekialdeko hizkuntza eslaviar familiakoa izanik, mendebalderagoen kokatzen dena da. 1947an agintari poloniarrek Akcja Wisla (Vistula) Operazioaren bitartez 35.000 lemko indarrez deportatu zituzten euren jatorrizko herrixketatik Poloniako mendebalde eta iparraldera, euren kultura eta hizkuntza suntsitzea helburu. Lemkoen historia, min eta bortxaz idatzitako historia da.

Jonmikel Intsausti (Lazkao, 1967), informatikaria da lanbidez eta historia eta hizkuntzak oso gustuko ditu. Oñatin bizi da egun. 25 urte baino gehiago daramatza Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldean zein Zintzo-Mintzo euskaltzale taldean lanean, mendi-kirola (euskaraz) eta euskara sustatuz.
2003tik 2005era artean Polonian lan egin eta herrialdea hurbiletik ezagutu zuen, baita bertan diren etnia gutxitu batzuen kideak ere. Lemkoak etnia hoietako bat dira eta lemkera euren hizkuntza.

Eman izena:

Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Saioak 5€ko prezioa du.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat etaUPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

  • Hitz Adina Mintzo:

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina MintzoBeñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.

  • 2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak:

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera, kaxubiarra,  bretoiera, parmera eta lemkera; Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera, ekialdeko txerokiera eta mapuzugun-a; Asiako kurduera, hokkienera eta maoriera; Afrikako tamazightera eta hassaniera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).