Egin Leku!, hasiberrientzako musika deialdiaren bigarren edizioko aukeratuetako bat da Leire Etxezarreta.
Leire 24 urteko arrasatearra da. Umea zenetik trikitixa eta panderoaren munduan murgildu eta orduz geroztik, modu batean ala bestean, musikari lotuta egon da. Gaur egun trikitixa eta panderoko irakasle lanetan aritzen da eta Neomak eta Sarrabete taldeetako partaidea da. Talde-proiektu ezberdinetan parte hartu du. Hala nola, 2015ean, Kepa Junkera eta Sorginak proiektuan parte hartzeko aukera izan zuen lau urtez.
Bestalde, urte batzuetatik hona gitarra hartu eta bere kantu propioak sortzen hasi zen eta gaur egun ilusioz jarraitzen du hauek lantzen. Ordutik, formatu akustikoan bere sorkuntza lanak erakusten dabil. Laburbilduz, modu batean ala bestean, musikaz gozatu eta gozaraztea maite du.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira irailaren 30etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.