Laburbira 2021 Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua

maiatza
19
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

XVIII. edizioa beteko du 2021ean Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaldu.

Horretarako apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu.

XVIII. Laburbira: aukeratutako 8 film laburrak

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. 2019tik hona zuzendari hasiberri eta amateurrak ekoitzitako lanak aurkezten dizkizuegu.

Hauetariko batzuk Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira 2019-2020 bitartean eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sariatuak izan direnak: HUHEZINEMA eta Kameratoia.

Ezagutu lanak

Laburmetraiak ikusi ondoren, Andoni Martinez de Madina “Babarrun txapelketa” filmaren zuzendaria izango da gurekin solasaldian.

GONBIDAPENAK:

  • Jarduera hau IKA euskaltegietako eta Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleei eta Mintzalagunei bideratuta dago.
  • Gonbidapenen bat libre geratuz gero, interesa dutenentzat jarriko dira eskuragarri datozen egunetan.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.