[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Laburbira 2020 Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua

azaroa
18
asteazkena
18:00
2020
Ortuño

Laburbira, hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

9 film labur 33 herritan 

Laburbiraren XVII. edizioa 9 filmekin dator, elkarren oso ezberdinak. Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osatzen dute.

33 herri bisitatuko ditu Laburbirak. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz. 

Gasteizen azaroaren 18an egingo duen geldialdian, GEU elkartea, Gasteizko Euskaltegiak eta Oihaneder Euskararen Etxea izango ditu emanaldiaren arduradun eta antolatzaile.

INFO +: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.