Udazken honetan Dona Dona Katona zikloak hiru lantegi eskainiko ditu etxeko txiki eta gaztetxoentzat. Txikienen kasuan, baita beren familientzat ere. Izan ere, lantegi hauetan familia giroan elkarrekin jolas egiteko parada izango dute, eta aldi berean, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzeko espazioak sortzeko balio dute.
Lehenengo lantegia urriaren 14an izango da, eta 11-16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta egongo da. Tailer honetan lapbook erako liburua sortuko dute modu dinamiko, kreatibo eta interaktiboan. Bigarren lantegia, berriz, urriaren 22an izango da eta 6-10 urte bitarteko gaztetxoei eta bere familiei zuzenduta egongo da. Saio honetan hainbat osagarri kustomizatzeko aukera izango dute. Hirugarrenean, urriaren 29an, etxeko txikiei eskainiko zaie txanda, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei; saio honetan, munduko jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Urriaren 22an egingo den kustomizazio saioan partaideek arropa osagarria, karpetak, agendak, edota liburuak material ezberdina erabiliz kustomizatzeko aukera izango dute. Partaide bakoitzak kustomizatu nahi duen hori ekarri beharko du. Osagarri horiek apaindu eta kustomizatzeko erabiliko den materiala antolatzaileek jarriko dute.
Tailer hau Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideek gidatuko dute.
1988. urtean hasi zinen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin dituzte euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.
Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua egiten. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dute erantzukizuna, inori itxaron gabe.
Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena! da elkartearen lelo nagusia.
GONBIDAPENAK:
- Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena. Bi gonbidapen mota egongo dira: haurrak eta helduak.
- Umeak adinez bi saioetan parte hartzeko modukoak badira, eta elkarrekin etorri nahi badute, bi saioetako batean eman beharko dute izena.
- Familia jarduera izaki, haurrak gutxienez heldu batek lagunduta egon behar dira jardueran.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 15etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.