Swinga lorategian eta harresian

uztaila
03
ostirala
20:00
2015
uztaila
04
larunbata
02:00
2015

uztailak 3_webKortxeak & krispetak uztaileko lehen hiru ostiraletan, uztailak 3, 10 eta 17, musika eta zinema  uztartuko dituen zikloa da.

Arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira eta krispetak ez dira faltako! Sarrera librea da.

Swinga lorategian eta harresian

Gaurko egunak swinga du ardatz. Falerina lorategian Jazz 4 joy taldeak joko du 20:00etan eta 21:30ean The Cherry Boppersen txanda izango da. Azken hau Jazzaharrean 2015 jaialdiaren barruko kontzertua da. 00:00etan Swing kids filma proiektatuko da harresian.

Jazz 4 Joy

Jazz 4 joy_webTalde honen helburu nagusia era alaian ahalik eta jende gehien jazz mundura erakartzea da. Gozatzeko eta swinga dantzatzeko gonbidapen zuzena egiten dute.  Taldea 2012. urteko ekainean jaio zen Ready Fussion taldea desegin ondoren. Alfonso Aranguren (bateria), Kepa Martinez de Albeniz (teklatuak), Elena Zudaire (ahotsa) eta Jon Cañaberasek (baxu-jolea) osatzen duten taldea. Denek esperientzia zabala dute musika munduan. Besteak beste Luara, Gasteiz Big Band, La mujer barbuda edo Confonik bezalako taldeetan ibilitakoak dira eta Gari, Antton Aramburu, Cris Etxepare, Kepa Junkera, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika.. musikariekin ere aritutakoak.

The Cherry Boppers

The Cherry Boppers Bilbon sortu zen 2004. urtean jazz funk estiloa eta jatorri beltzeko antzinako dantza erritmoak hedatzeko helburuz.

Swing kids

Swing KidsThomas Carter, 1993.

1939. urtean Adolf Hitlerrek Alemania gerrara bidaltzear zegoen. Testuinguru honek Alemanian norbanakoaren askatasuna ukatzen zuen eta diziplina gogor batean oinarritzen zen sistema ezarrita zuen. Horiek horrela, Alemaniako hainbat gazte talde, Amerikako swing musikaren askatasun mezuak eta politikaz liluratuta, sistema horren aurka matxinatu zen. Swingaren neska-mutilak bezala ezagututa, Ingalaterrako eta Ipar-Amerikako azken moda imitatzen zuten: beroki handiak eta onddo-kapelak janzten zituzten, aterki beltzak erabiltzen zituzten eta ilea luze zeramaten. Euren dantzarekiko pasioa musikaren ezagutza du oinarri.  Gazte matxinada inuzente bat bezala hasi zena, nazien aurkako matxinada arriskutsu batean bilakatu zen.

Kortxeak & krispetak egitarau osoa:

kortxeak_flyer-B_web