Rocka lorategian eta harresian

uztaila
03
ostirala
21:30
2015
uztaila
17
ostirala
02:00
2015

uztailak 17Gaurko egunak rocka du ardatz. Falerina lorategian Peachy Joke taldeak joko du  21:30ean. Taldea eta antolakuntzari ez dagokion arrazoiak direla eta Unclose taldeak azkenean ez du joko.

00:00etan Control filma proiektatuko da harresian. Eguraldi txarra egitekotan filma karpan eskainiko da.

Peachy Joke

PEACHY-JOKE-2Haurrak zirela, eskola garaiak elkartu zituen ‘Lemy’ (ahotsa eta gitarra), ‘Bop’ (bateria), ‘Lou’ (gitarra) eta ‘Gere’ (teklatua) Tolosan, eta eskolak batutakoa musikak sendotu zuen. Bartzelonan bizitokia duen talde honek bere doinuak astinduz eta furgonetari kilometroak eginez doa aurrera, ‘Kindergarten’s Flight’,  ‘Asian Tiger Mosquito’ eta ‘The Papas & The Mamas’ lanak motxilan.

 

Control

ControlAnton Corbijn. 2007

Control 2007an Anton Corbijinek zuzendutako pelikula da. Filmak, post-punk musika egiten zuen Joy Division taldearen abeslari izandako Ian Curtisen bizitza hurbiltzen du.  Curtisen emazte ohiak, Deborah Curtisek idatzitako “Touching from a Distance” memorietan oinarrituta dago.

Kortxeak & krispetak uztaileko lehen hiru ostiraletan, uztailak 3, 10 eta 17, musika eta zinema  uztartuko dituen zikloa da.

Arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera librea da.