[BETETA] Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz

otsaila
26
ostirala
09:00
2021
Ortuño

Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

Hiru mahai-ingururen bueltan antolatu dugun jardunaldian zaintza, sozioekologia eta autogestioa jarri ditugu erdigunean, eremu horietan gorpuzten ari diren elkarrekintzak aztertzeko asmoz. Gure ustez, jarduera horien ondorioz elkartasun eta hiritartasun berriak jaiotzen ari dira eta elkartze eta egiteko modu berri horien alderdi material zein sinbolikoak arakatzeari ekin nahi diogu.

Jardunaldi hau UEUk eta NOR Ikerketa Taldeak elkarlanean antolatu dute.

IZEN-EMATEA

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.