[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Kokein Hirukote akustiko formatuan

iraila
24
osteguna
20:15
2020
Klaustroa

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan iraileko emanaldian Kokein taldea izango dugu Oihanederren.

Kokein taldeak 20 urte bete ditu eszenatokietan, konturatu barik bi hamarkada igaro dira. Pasioa eta grina mantentzen dutelako behar du izan, zergatik bestela?

Beste mila gauzari eskainiko ez lioketena eskaintzen diotelako, eta ez eskaini bakarrik, eman ere bai.

Normalean distortsioa eta soinu gogorra ezaugarri dituzten kantuen bertsio akustikoak egitera etorriko dira Eibarko Kokein taldeko musikariak Oihanederrera. 2019. urtean argitaratutako Lera diskoaren aurkezpen honetan.

Taldea osatzen duten bost kideetatik hiru soilik igoko dira taula gainera: Zaloa, Jatsu eta Iker. Baina elektrikoan bezala azala utziko dute beren kantak emateko orduan.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.