[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Kax-kax-kax! Katixa Agirre eta Maite Larburu

apirila
18
igandea
19:00
2021
Klaustroa

Kax-kax-kax! Nor da? Txiste baten hasiera.

Kax-kax-kax! Nor da? Urak apurtu eta banator mundura.

Kax-kax-kax! Nor da? Beste ate bat. Eta beste bat. Zer da bizitza ba? Ateen segida. Batzuk zabaltzen dira, beste batzuk ez, zabaldu arren batzuetan, atalasean geratzen gara, ezin ausartuta.

Kax-kax-kax! Nor da? Atea igarotzera goaz baina oina geratzen zaigu atrapatuta. Ate birakariak zer dira ba? Behin eta berriro kontatzen diren txisteak.

Kax-kax-kax edo kar-kar-kar? Atea jo dut eta ireki egin da. Nor da? Barrutik ari nintzen deika.

Katixa Agirre eta Maite Larburu ateen bueltan ibiliko dira, kontu eta kantu.

Baina nork kantatuko du zer? Nork kontatu?

Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita beti egia…

Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.