Kantu-ipuinen bidaia Antton Aranburu eta Amaia Cantero

abendua
01
asteazkena
19:45
2021
Ur-biltegia

Geu Elkartearekin batera antotatutako Mintz(A)dromoadren baitan, Antton Aranburu eta Amaia Cantero ikuskizun berritu bat aurkeztuko dute Oihanederren.

Anttonek bere ibilbideko hainbat kantu, ipuin, olerki eta istorio bildu ditu, eta Amaiarekin batera ikuskizun berri hau sortu du: Kantu-ipuinen bidaia.

Kantu eta istorioen bidez mundu osoan bidaiatzera gonbidatuko dituzte ikusleak, baita bakoitzaren barrenean gordetako sentimendu ezkutuenetara ere. Hortaz, ikuskizun berritzaile eta lasaia da; non literatura, musika eta proiekzioak uztartuko diren. Anttonek ahots eta gitarrari helduko die, eta Amaiak ipuinak, literatur aipamenak eta koru koloretsu bizi-biziak ekarriko ditu. Horrez gain, proiektatuko irudi eta hitzek ikuskizuna are erakargarriago bilakatuko dute.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 24tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.