Mendian gora modu askotara joan daiteke

otsaila
19
osteguna
19:00
2015

GEUrekinmendira-20urte-kartelaGEUrekin mendira ekimenak 20 urte beteko ditu otsailean. Behar bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte otsaileko hirugarren asteburuan.

Lehena,  ‘Mendian gora modu askotara joan daiteke’ jardunaldia, otsailaren 19an egingo da 19:00etan Oihenederren. Bertan mendi-talde desberdinen esperientziak partekatuko dira (Neskalatzaileak, Goierriko Mendizale Beteranoak, Marimendi, GEUrekin mendira). Miren Amurizaren ‘Mundua izter artean’ bertso eta irudiek  amaiera borobila emango diote jardunaldiari.

  • Antolatutakoaren xehetasun guztiak: hemen