Janis: Little girl blue Amy Berg, 2015, AEB

uztaila
27
osteguna
22:00
2017

Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloaren bigarren saioan  Janis: Little girl blue dokumentala proiektatuko da.

Saioa 22:00etan hasiko da Falerina Lorategian.  Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

  • Zuzendaria: Amy Berg
  • Urtea: 2015
  • Herrialdea: AEB
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa

Sinopsia: Janis Joplin (1943-1970) abeslari estatubatuar ospetsuari buruzko dokumentala. Cat Power-ek -Estatu Batuetako hegoaldeko rock abeslariak- lehen pertsonan kontatzen du nola bilakatu zen Janis Joplin izar, Joplinek urtetan senide, lagun eta laguntzaileei idatzitako gutunen bitartez, 27 urterekin zorigaiztoko baldintzetan zendu zen arte.

Aurten zikloa Zineleku eta Filmazpit programekin elkarlanean antolatu da. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.