Ilunabarrean dantzan Bals irregularrak

otsaila
12
ostirala
20:00
2016

ilunabarradantzan_webEuropako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza zikloak. Jauziak, scottish-a, fandangoa, mazurka,bourrée-a… Balfolk-a eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea hilean behin, ostiral arratsaldetan.

Saio bakoitza bi zatitan antolatuta dago. Hasieran Balfolk ikastaroa egiten da eta Europako dantza bat irakatsi. Ostean dantzaldia egiten da ikasitakoa praktikan jartzeko eta euskal dantzak ere dantzatuz.

Gaurkoan bals irregularrak irakasiko dira. Bals-a Tirol-en (Austria) eta Alemania hegoaldean jaio zen XII. mende inguruan. Dantza herrikoi bezala garatu zen urte askotan zehar eta XVIII. mendean noblezian txertatu zen. Mende honetan azkar zabaldu zen beste herrialde askotara. Bals-a hiru denborako dantza da, hau da, ¾ neurriko konpasez osatuta dago; lehenengo denbora indartsua da, beste biak, ahulak. Bals irregularrak konplexuagoak dira. Hauen artean ohikoenak 5, 8 edo 11 denborakoak dira. Bals irregularrak 1850 urtearen inguruan sortu ziren, eta errepertorio herrikoi eta folklorikoetan ohikoak izaten jarraitzen dute oraindik ere.

Ikastaroaren osteko dantzaldian ikasitakoa praktikan jarriko da eta euskal dantzak dantzatuko dira.

…jalgi hadi dantzara!

Zer da balfolk-a? Europako lurralde ezberdinetako folk dantza tradizionalak eta zuzeneko musika uztartzen dituen saioa. Balfolk mugimendua Frantzian hasi zen 70. hamarkadan, baina gaur egun, Frantziaz gain, Belgika, Suitza, Italia, Alemania, edo Holanda bezalako lurraldeetan ere oso zabalduta dago. Belgikan esaterako, astebururo dago balfolk-a dantzatzeko aukera.

ilunabarrean dantzanBalfolk-ean dantzarekin gozatu eta ondo pasatzeak aurre hartzen dio dantzaren funts historikoari, jatorrizko pausuak xehetasun guztiekin dantzatzea ez da hain garrantzitsua, era honetan inprobisazioari lekua handiagoa eginez. Era berean, musikariek, kantu tradizionalak jotzeaz gain, euren konposizio propioak edo melodia modernoagoak jotzeko aukera daukate.

Balfolk batean, musikari talde batek zuzeneko musika jotzen duen bitartean, publikoa pistan dago dantzan. Taldekako dantzak bikotekako dantzekin tartekatzen dira. Dantza hauek nahiko oinarri erraza daukate, jendearen parte hartzea erraztuz, edozein delarik dantzariaren maila. Balfolk-aren aurretik, normalean dantza ikastaro bat egoten da hasiberri edo erdi mailako dantzariei zuzendua.