Ilunabarrean dantzan Agnés Ceccon

martxoa
10
ostirala
20:00
2017

ilunabarrean_hileko-kartelerakoIlunabarrean dantzan urtarriletik apirilera bitartean Oihanederren egiten den balfolk-folk dantzaldia da, saio bat hilean, ostiral iluntzetan. Saio bakoitzean 12-15 dantza lantzen dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak lanten dira; scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka. Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira falta. Saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinek dantza proposamen zehatzak ekartzen dituzte dantzaldietara.

Gaurkoan Miarritzeko Agnés Ceccon-ek gidatuko du saioa. Nika Bitchiashvilik (biolina), Anton Mimentzak (gitarra) eta Patxi Villenek (whistle-a eta gaita) izango dute zuzeneko musikaren ardura, Ander Zabaleta trikitilariaren gidaritzapean.

Apirilean Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Zer da balfolka? Europako herri ezberdinetako tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren arteko topaketa bat da. Adin guztietako jendeari zuzendutako dantza eta zuzeneko musika saioak dira, taldeka zein bikoteka dantzatzen ikastea eta ondo pasatzea helburu dutena. Oinarrizko pausuak oso erraz ikas daitezke eta orduan interakzio eta ñabardura amaigabeen mundu batean murgiltzen da dantzaria. Balfolkean zuzeneko musikak garrantzia handia du, erro tradizionalekoa zein garaikideagoa, baina musikarien eskuetan baino, publikoaren oinetan dago benetako magia.

Sekretua: ez dago hitzez azaltzerik, norberak bizi behar du.